ZER DA? | EGITARAUA | PARTE-HARTZAILEAK | ANTOLATZAILEA | BABESLEAK | LAGUNTZAILEAK | HARREMANA

 

ANTOLATZAILEA

12 ORDU EUSKARAZ ekimena BIGE Guraso Elkartearen "Euskaraz bizi" egitasmoaren baitan kokatzen da. Egitasmo honen helburua kalitatezko ikuskizunak eskaintzea da ikastetxeei euskaraz bizi daitekeela erakusteko asmoz. Duela 6 urte jarri genuen martxan egitasmo hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zerbitzuaren laguntzarekin.

BIGE Bizkaiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkartea da. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek elkartutako 260 guraso elkarte ditu, Bizkaiko ikastetxe publikoetako ia guztiak.

12 ORDU EUSKARAZen edizio hau antolatzeko GIDARI Santurtziko Eskola Publikoaren Koordinakundearen laguntza izan du. Elkarte honek Santurtziko ikastetxe publikoetako IGEak koordinatzen ditu.

 

 

 

 

 

 

 

BIGE Gurasoen Elkartea | Ronda, 27 1. ezk BILBO | T: 94 416 93 60 | F: 94 4166 66 48 | E-mail