ZER DA? | EGITARAUA | PARTE-HARTZAILEAK | ANTOLATZAILEA | BABESLEAK | LAGUNTZAILEAK | HARREMANA

 

PARTE-HARTZAILEAK

·BIZKAIKO PILOTA FEDERAZIOA: "Euskal pilota herriz-herri" izeneko erakusketa eskainiko da. Kirol honek kulturarekin daukan lotura erakutsiko da hainbat tresnen bidez: pilotak, argazkidun panelak, pilotarekin zerikusia daukaten hainbat argitalpen, eta abar. Horietaz gain pilotaren historia eta bilakaera kontatzen dituen ikus-entzunezkoa eskainiko da.

·GEPPETTOREN TAILERRA: Geppettoren Tailerra proiektu moduan 2000. urtean jaio zen, jolasaren bidez Giza Eskubideen Deklarazioan jasotako balioak umeei zein gazteei irakasteko nahiarekin.
Ludikoaren aldeko apustu honen atzean dagoen ideia zera da: bizitzen den hori hobeto ikasten dela, eta gehiago irauten duela. Eta dudarik gabe, haurren jolasa bizipenez beterik dago.

"4 joku 4 kontinente" izeneko ludotekak lau kontinenteetako jatorrizko joko bat praktikatzeko aukera eskainiko du: Afrikako "Wari" (Awelé), Amerikako "Skully", Asiako "Carrom" eta Europako "Sjoelen".

·GIDARI KOORDINAKUNDEA: Gidari Eskola Publikoaren Koordinakundeak Santurtziko ikastetxe publikoetako Guraso Elkarteak koordinatzen ditu. Denetariko tailerrak eskainiko ditu karpan, adinen arabera sailkatuta: 6 urte bitarteko haurrentzako tailerrak, 6-12 urteentakoentzako tailerrak, 6 urte bitartekoentzako jolasteko gunea, mahai-gunea 6tik 12 urte bitartekoentzako, irakurlearen txokoa eta marrazki lehiaketa (hiru sari emango dira).

·KIROLGETAN: sokatira, txinga, igela, lokotx proba, zakulariak, giza-probak, trontza, lasto jaurtiketa eta ingude altxatzea eskainiko dira.

·ENEKO & MIYUKI: Eneko gasteiztarrak eta Miyuki brasildarrak 40 hilabetez zeharkatu dute tandemean Hegoamerika. Han bizi izan dituzten esperientziak bildu dituzte "Mundua hurbildu" hitzaldi-proiekzioan.

·BERTSOGINTZA BIZKAIKO ESKOLETAN: Bertsolaritza eskola eremura zabalduta euskeraren ikaskuntzan hizkuntzaren erabilera praktikoa lantzea da Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egitasmo honen helburua. Santurtziko 5. eta 6. mailako ikasleak egiten ari diren lanaz gozatzeko aukera izango da egun honetan.

·BENTA ZAHARREKO MUTIKO ALAIAK: Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako bost lagunek osatzen dute talde hau. Euskarazko abestien errepertorioa eskainiko du kalez-kale eskusoinu, biolin, gitarra, dultzaina, txirula, perkusioa eta, nola ez, ahots-soinuarekin. Web gunea ikusi

·MARSEL MAGOA ": Marsel Magoak "Magia potagia" izeneko espektakulua eskainiko du etxeko txikienentzat. Denetariko elementuak erabiliko ditu: txanponak, kartak, eta abar, eta baita imaginatu ditzakegun elementu zoroenak ere.

·KANPANOLUE: 60. hamarkadako berbena eskainiko digu EIDABEk. Munduan zehar bidaia egiteko aukera eskainiko digu musika eta jokoen bidez: Saharara, Japonera, Greziara... Garai batean ospetsuak izan ziren musika dantzagarriak berreskuratzeaz gain, dantzarako zaletasuna eta herriko plazetan egiten diren erromeriak berreskuratu nahi ditu, baita giroa ere.

·TEATRO TRAPERO DEL RÍO: Meknes, Fez, Marrakech eta Tinehir Marokoko aurrebasamortuan egon ondoren "Salam" ikuskizuna dakarkigu TTR taldeak. "Salam" publikoa plazara eramaten duen kalejira bat da. Bi magrebik eta euren gameluek gozaraziko digute Magrebeko arte eta musika herrikoiaren benetako erakustaldi batekin eskenatoki inprobisatu batean.

·AIKO: AIKOk dantzatzeko era tradizional eta naturala zabaldu nahi ditu, eta horrekin batera, dantzarako aukera eta gune berriak sortu. Horretarako prestatu du dantzatzeko bereziki eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera dantza gozatu ahal izateko gako batzuk eskaintzen ditu. Azalpenak, puntuak eta koreografia errazak publikoaren artean kokatzen den dantza-maisu animatzailearen esku gelditzen dira.

 

 

 

 

 

 

BIGE Gurasoen Elkartea | Ronda, 27 1. ezk BILBO | T: 94 416 93 60 | F: 94 4166 66 48 | E-mail